Herrialde baten erabaki kolektibo politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalak arautzen dituzten erakunde eta organismoen multzoak osatzen dute sektore publikoa. Bere helburuak lortzeko eta dituen funtzioak bete ahal izateko, hain zuzen ere, antolamendu konplexua du, eta izaera juridiko desberdineko hainbat entitate hartzen ditu barnean.
AGEMek sektore publikoaren arloan espezializatutako profesionalen lantalde bat du, bulegoko gainerako sailekin besoz beso lan egiten duena aholkularitza eskatzen diguten bezeroei zerbitzu integrala emateko.
Besteak beste, jarduera ildo hauetan dugu esperientzia:
- Arlo publikoko erakundeen urteko kontuen ikuskapena edo finantza egoeren berrikuspen lanak (sozietate publikoak, enpresa arloko erakunde publikoak, kontsortzioak, mankomunitateak, erakunde autonomoak, eskualde garapeneko agentziak, kirol federazioak, etab.).
- Legea betetzen dela egiaztatzeko ikuskapenak, arlo ekonomikoaren eta efizientziaren ikuskapen operatiboak, programen eta sistemen ikuskapenak.
- Aholkularitza ematea kontabilitateko araudiaren aplikazioan (kontabilitate publikoko plan orokorra).
- Zerga aholkularitza integrala sektore publikoko erakundeei.
- Laguntza publikoak ematean ezarritako helburuen betetze mailaren berrikuspena.
- Eta abar.