AGEMek esperientzia handia du estatu mailako eta nazioarteko salgaien garraioko enpresei lege eta zerga aholkularitza ematen, besteak beste arlo hauetan: nazioarteko salerosketak eta salgaien nazioarteko merkataritza, inportazio eta esportazio eragiketak, eta Incoterm (International Commercial Terms) izenekoak aplikatzea: merkataritzako nazioarteko baldintzak, hala nola salgaiak entregatzeko baldintzak erregulatzen dituzten arauak, eroslearen eta saltzailearen erantzukizunak mugatuz.

Bestalde, gure bezeroei lege aholkularitza ematen diegu, eta haien legezko ordezkariak izaten gara, garraioaren arloan auzibidera eraman ohi diren hainbat gaitan; esaterako, salgaiak kargatzean eragindako kalteak erreklamatzean.

Russel Bedford International-eko kide izanik, mundu mailako salgaien garraioan sor daitezkeen aduanetako gatazkak konpontzea ahalbidetzen digun nazioarteko sare zabal bat dugu.