AGEMek moda eta ehungintzaren sektorean espezializatutako profesionalen lantalde bat du, bulegoko gainerako sailekin besoz beso lan egiten duena aholkularitza eskatzen diguten bezeroei zerbitzu integrala emateko.

Besteak beste, arlo hauetan dugu esperientzia:

  • Modaren eta diseinuaren sektoreko entitateen urteko kontuen ikuskapena.
  • Aholkularitza ematea markak eta jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen ustiapena, babesa eta arlo fiskala kudeatzeko orduan.
  • Aholkularitza ematea banaketarekin, lizentziekin, frankiziekin eta abarrekin lotutako kontratuak formalizatzeko.
  • Gure bezeroen interesak defendatzea, era guztietako auzietan parte hartuz: jabetza industriala, banaketa, lizentzia eta frankizia kontratuak, sozietate barruko arazoak, erreputazio krisiak…