AGEMek kulturaren sektorean espezializatutako profesionalen lantalde bat du, bulegoko gainerako sailekin besoz beso lan egiten duena.

Proiektuak garatu ditugu erakunde pribatu, publiko eta mistoekin (merkataritza sozietateak, enpresa erakunde publikoak, kontsortzioak, fundazioak, elkarteak…), besteak beste jarduera ildo hauetan:

  • Kulturaren sektoreko urteko kontuen ikuskapenak (sozietate publikoak, enpresa erakunde publikoak, kirol instalazioak ustiatzeko sozietateak).
  • Film luzeen kostu egoera berrikusteko eta egiaztatzeko txosten bereziak, abenduaren 28ko 55/2007 Zinemaren Legeari eta, besteak beste, Ikus-entzunezko Zientzia eta Arteen Institutuak (ICAA) xedatutako gainerako araudiari jarraituz.
  • Aholkularitza kontabilitatean eta egokitzapen sektorial espezifikoen aplikazioan (irabazi asmorik gabeko erakundeen kontabilitate plan orokorra).
  • Zerga aholkularitza integrala sektore publikoko erakundeei: irabazi asmorik gabeko erakundeen zerga araubidea eta mezenasgorako zerga pizgarriena, partzialki salbuetsita dauden erakundeentzako sozietate zerga, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga, atzerrian lortutako errentak, artista eta kirolarien zerga ordainketako araubide bereziak.
  • Ezarritako proiektuen bideragarritasuna aztertzea eta kultur proiektu berriak garatzea
  • Kultur erakunde publikoen arlo ekonomiko-finantzarioa eta/edo administrazioarena esternalizatzea (outsourcing).
  • Aisia eta/edo kulturarako laguntza publikoen emakidan arauak betetzen direla ikuskatzea, hala laguntzen xedea kudeaketaren finantzaketa denean nola inbertsio-proiektuen finantzaketa denean.

Askotariko bezeroak ditugu, hala nola zinema jaialdiak, musika jaialdiak, musika ekitaldiak antolatzen dituzten enpresak eta aisiarekin lotutako beste hainbat (museoak, antzokiak, zinematografiako eta ikus-entzunezko enpresak, Europako kultur hiriburuak…).