Adituak gara irabazi asmorik gabeko fundazioei eta elkarteei aholkularitza ematen.

Zehatz-mehatz ezagutzen dugu aplikagarria den legedi espezifikoa, eta esperientzia handia dugu hainbat berezitasun dituen arlo honetan.

Zergen arloan, bereziki nabarmentzekoa da irabazi asmorik gabeko erakundeen zerga araubide berezia eta mezenasgorako zerga pizgarriena sozietate zergan aplikatzeko aukera, bai eta erakunde mota horrek balio erantsiari buruzko zergari begira dituen berezitasunak ere (salbuespenen aplikazioa, etab.).

Kontabilitatearen esparruan, aipagarria da onura publikoko fundazio eta elkarteei aplikagarri zaien egokitzapen sektoriala.

Hainbat erakundetako gobernu organoetan idazkaritza lanak egiten ditugu sarritan (patronatuak, batzarrak, zuzendaritza batzordeak, komisioak…).

Bestalde, aholkularitza ematen dugu jarduera planen, memorien eta erregistro publikoetan kontuak emateko agirien prestakuntzan.