AGEMek aseguruen arloan espezializatutako profesionalen lantalde bat du.

Besteak beste, esperientzia dugu jarduera ildo hauetan:

  • Aseguru entitateen urteko kontuen ikuskapena.
  • Barne ikuskapena.
  • Aholkularitza kontabilitate araudiaren aplikazioan (aseguru eta berraseguru entitateen kontabilitate plana, eta aseguru eta berraseguruko entitate taldeen kontu bateratuen formulazioari buruzko arauak).
  • Aholkularitza araudia betetzeari dagokionez, eta Kaudimena II zuzentaraura egokitzeko politikak diseinatzea.
  • Aseguru artekarien aldeko eskubideak kuantifikatzeari buruzko aditu txostenak.
  • Aholkularitza ematea sektoreko enpresen salerosketan; esaterako, aseguru artekaritzako enpresena.