AGEMek kooperatibetan espezializatutako profesionalen lantalde bat du, bulegoko gainerako sailekin besoz beso lan egiten duena aholkularitza eskatzen diguten bezeroei zerbitzu integrala emateko.
Esperientzia handia dugu kooperatiben aholkularitzan, eta hainbat berezitasun dituzten sozietate horiei aplikagarri zaien zerga, kontabilitate eta merkataritza legediaren ezagutza sakona dugu.
Hala zergen nola kontabilitatearen arloan, aholkularitza ematen dugu betiere aintzat hartuta kooperatiben zerga araubidea eta horiei aplikagarri zaien egokitzapen sektoriala.
Aholkularitza ematen diegu kooperatibetako erabakitze organoei (Zuzendaritza Batzordea, Batzar Nagusia…), batzuetan abokatu aholkulariaren eginkizunak ere betez, eta Kooperatiben Erregistroarekiko harremanak bideratuz.
Gure bezero diren kooperatiba enpresak hainbat sektoretakoak dira: kooperatiba industrialak, etxebizitzak sustatzeko kooperatibak, zerbitzu enpresak…