AGEMek kirolaren eta entretenimenduaren sektorean espezializatutako profesionalen lantalde bat du, bulegoko gainerako sailekin besoz beso lan egiten duena aholkularitza eskatzen diguten bezeroei zerbitzu integrala emateko.
Esperientzia handia dugu hala kirol profesionalean nola amateurrean:
- Urteko kontuen ikuskapenak: kirol sozietate anonimoak, kirol klubak, kirol federazioak, kirol elkarteak, etab. etc.
- Aholkularitza kontabilitatean eta egokitzapen sektorial espezifikoen aplikazioan (kontabilitate plan orokorra kirol sozietate anonimoetara egokitzeko arauak, kontabilitate plan orokorra kirol federazioetara egokitzeko arauak, eta irabazi asmorik gabeko erakundeen kontabilitate plan orokorra).
- Futbol Profesionaleko Ligak eta UEFAk kirol lehiaketetan parte hartzeko behar diren txosten bereziak (bitarteko finantza egoeren berrikuspen mugatua, adostutako prozeduren txostenak transferentzia eskubideengatiko zorrak nahiz enplegatu edo administrazio publikoekiko zorrak dauden ikuskatzeko, aurrekontuetara gehitutako partidak justifikatzeko ziurtagiriak, etab.).
- Udal kiroldegien kudeaketa esleitzen zaien enpresek egin duten kudeaketaren berrikuspeneko txosten bereziak.
- Aholkularitza hainbat kontratu mota formalizatzeko: ordezkaritzakoak, eskubideak ustiatzekoak, administrazio emakidakoak, etab.
- Zerga aholkularitza integrala sektoreko erakundeei eta profesionalei (kirolariak, artistak…): irabazi asmorik gabeko erakundeen zerga araubide berezia eta mezenasgorako zerga pizgarriena, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga, etekin irregularrak, atzerrian lortutako errentak, artista eta kirolarien zerga ordainketako araubide bereziak…
- Kirolaren eta entretenimenduaren arloko erakunde pribatuen administrazioaz edo gerentziaz aldi baterako arduratzea.
- Kirolaren eta entretenimenduaren sektoreko enpresen arteko bitartekaritza eta horien salerosketa.