AGEMek hezkuntzaren sektorean espezializatutako profesionalen lantalde bat du, bulegoko gainerako sailekin besoz beso lan egiten duena aholkularitza eskatzen diguten bezeroei zerbitzu integrala emateko.
Besteak beste, arlo hauetan dugu esperientzia:
- Askotariko izaera juridikoko ikastetxeen urteko kontuen ikuskapena edo finantza egoeren berrikuspena (erakunde erlijiosoen titulartasuneko berezko nortasun juridikorik gabeko ikastetxeak, fundazio zibilak, fundazio kanonikoak, etab.).
- Aholkularitza kontabilitatean eta egokitzapen sektorial espezifikoen aplikazioan (irabazi asmorik gabeko erakundeen kontabilitate plan orokorra), eta finantza egoeren azterketak urteko ekitaldiaren itxierakoa ez den beste data batean, dagokien organoek (zuzendaritza, guraso elkarteak, zentroaren titularra…) erabakiak hartu ahal izan ditzaten.
- Zerga aholkularitza integrala sektore publikoko erakundeei: irabazi asmorik gabeko erakundeen zerga araubide berezia eta mezenasgorako zerga pizgarriena, Espainiako estatuaren eta Vatikanoaren arteko akordioa ekonomia gaietan, etab.
- Merkataritza aholkularitza: sektoreko erakundeen eraketa, ondasun higiezinak lagatzeko kontratuen formalizazioa, izapideek erakunde eskudunen aurrean (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila), etab.