Familia enpresa, zalantzarik gabe, Euskal Herriko eta Estatuko ekonomiaren motor garrantzitsua da, funtsezkoa baita, ikuspegi ekonomikotik ez ezik, ikuspegi sozialetik, bai eta enplegua mantendu eta sortzeko ere.
Ekonomian eta gizartean indar hori izanagatik, familia enpresa guztiek dute ezin saihestuzko arazo existentzial bat: belaunaldi aldaketa.
Izan ere, enpresaren kudeaketak eta gero eta globalagoak eta lehiakorragoak diren merkatuetan lehiatzeak berekin ekartzen dituzten arazoez gain, barne arazo bat dute familia enpresek: belaunaldi berriak sartu ahala, enpresaren kudeaketa eta jabetza beren esku izan dituzten belaunaldiak pixkanaka irten beharra.
Prozesu horretan lege eta zerga alorreko alderdi garrantzitsuak hartu behar dira kontuan, baina, gainera, sentsibilitateak ere kudeatu behar dira sarritan, modu egoki eta programatuan. Horretarako, ordenamendu juridikoak eskaintzen dizkigun mekanismo guztiak erabili behar ditugu, familia enpresak aurrera egin dezan eta sentsibilitate horiei behar bezalako erantzuna eman diezaiegun.
Horrenbestez, familia enpresa bideragarri egiteko eta sendotzeko, nahitaezkoa da irtenbide globalak eta enpresa bakoitzaren gorabehera eta alderdi zehatzen araberakoak ematea.
AGEMek esperientzia handia du familia enpresen aholkularitza juridiko eta fiskalean, eta, ikuspegi profesionala eta zorroztasun teknikoa ez ezik, errespetu berezia du familiarteko harreman hauetan azaleratzen diren sentsibilitate bereziekiko.