Zure esku jartzen dugu Finantza-auditoretza zerbitzua, enpresa arlo hauetan irtenbideak eta laguntza emateko:

  • Urteko kontu indibidualen eta/edo bestelako finantza egoeren ikuskapena (nahitaezkoak eta borondatezkoak):
    • Industria eta zerbitzu enpresak.
    • Irabazi asmorik gabeko erakundeak.
    • Kirol sozietate, elkarte eta klubak.
    • Ikastetxeak eta hezkuntza zentroak.
  • Urteko kontu bateratuen ikuskapenak, estatu mailakoak nahiz nazioartekoak.
  • Sektore publikoko erakundeen urteko kontuen ikuskapena.
    • Sozietate publikoak.
    • Eskualde garapeneko agentziak.
    • Tokiko erakundeak (kontsortzioak, mankomunitateak…).
    • Kirol federazioak.
  • Sektore publikoan, legea betetzearen gaineko ikuskapenak, arlo ekonomikoaren eta efizientziaren ikuskapen operatiboak, programa, sistema eta prozedurenak…
  • Berrikuspen mugatuak: Urteko kontuak, finantza egoerak ekitaldiaren amaieran eta erdian.
  • Adostutako prozeduren txostenak:
    • Urte kontuetako arlo edo sail jakinen berrikuspena.
    • UEFAk eta Futbol Profesionaleko Ligak futbol klubei eta kirol sozietate anonimoei eskatzen dizkieten txosten bereziak.
  • Osagaien berrikuspenak: enpresa taldeetako filialen urte kontuen berrikuspena.
  • Txosten bereziak eta ikuskapen txostenaren osagarri direnak:
    • Kapital zabalkuntzak erreserben kontura.
    • Kapital zabalkuntzak kredituen konpentsazioagatik
    • Kapitala murrizteko eragiketetako balantzearen ikuskapena.
    • Merkataritza legediak eskatzen dituzten ekintzen balorazioko txostenak.
    • Aseguru erakundeen, kreditu erakundeen eta kreditu saila duten kooperatiben ikuskapen txostenaren osagarriak diren txostenak.
  • Barne ikuskapena, barne kontroleko prozeduren berrikuspena, diagnostikoa eta ezarpena.

Zer-nolako aholkularitza nahi duzu?

Informaziorik nahi baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu