Esperientzia handia askotariko Adituen txostenak eta jarduketak aditu independente bezala:

  • Aditu txostenak alderdi batek hala eskatuta (kalte-ordainen balorazioa edo zenbaketa, lortu gabeko irabaziak, entitateen arteko saldo eta transakzioen berrikuspena, auzitan dauden zenbatekoen justifikazioa edo egiaztapena, etab.).
  • Auzitegiek izendatutako aditu txostenak.
  • Merkataritza legediak eskatutako aditu independenteen txostenak:
    • Bat egite proiektuei buruzko aditu independente baten txostena.
    • Ondare sozialaren balorazio txostena, SL bat SA bihurtzeko.
    • Diruzkoak ez diren ekarpenei buruzko txostena, SA bat eratzeko edo haren kapitala zabaltzeko.
    • Akzio edo partaidetzen balorazio txostena, bazkideak banandu edo egozteko prozesuetan.
    • Uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen 71 bis. artikuluan eskatzen den baldintzari buruzko txostena; alegia, hartzekodunen gehiengoa ziurtatzeari buruzkoa.
  • Lan arloko aditu independienteen txostenak:
    • Txosten ekonomikoak enplegu erregulazioko espedienteetan.
    • Txosten ekonomikoak arrazoi objektiboengatiko kaleratzeetan.
  • Balorazioak: enpresenak, negozioenak, markenak eta bestelako aktibo immaterialenak (administrazio emakidak, erabilera eskubideak, merkataritza funtsak…).

Zer-nolako aholkularitza nahi duzu?

Informaziorik nahi baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu