Esperientzia handia askotariko Merkataritza Zuzenbidetan:

  • Sozietateen zuzenbidea.
    • Sozietateak, irabazi asmorik gabeko erakundeak (fundazioak, elkarteak…) eta edozein tipologiako entitateak (kooperatibak, aldi baterako enpresa elkarteak, ekonomia intereseko taldeak…) eta talde egiturak eratzea.
    • Sozietateen estatutuak eta administrazio organoen araudiak egitea eta aldatzea.
    • Bazkideen arteko itunak eta sindikazio akordioak..
    • Sozietateen eragiketak: kapital zabalkuntzak eta murrizketak, sozietateen eraldaketak, bazkideak banandu edo egoztea…
    • Sozietateen eta bestelako erakundeen deuseztapena eta likidazioa.
    • Abokatu aholkularia izatea eta idazkaritza lanak egitea administrazio kontseiluetan eta beste erabakitze organo batzuetan.
    • Aholkularitza ematea sozietateen era guztietako dokumentazioa eramateko: akta liburua, akzio izendunen akta, bazkide liburua…
    • Era guztietako dokumentuak lantzea eta idaztea: gai zerrenda, deialdiak, aktak, ziurtagiriak, iragarkiak, eskritura publikoak egiteko fakturak…
    • Bazkide eta administratzaileei aholkularitza ematea eskubide, betebehar eta erantzukizun prebentiboen inguruan edo sozietate gatazken kudeaketan.
  • Enpresen berregituratzeak eta aldaketa estrukturaleko eragiketak:
    • Bat egiteak, zatiketak, banantzeak, jarduera adarren ekarpenak, baloreen trukea…
  • Lege arloko due diligence-a (lege ikuskapena).
  • Corporate Compliance Penala.
    • Arriskuen analisia egitea eta arrisku penalak prebenitzeko gidaliburuak diseinatu eta lantzea.
    • Lege aholkularitza ematea arrisku penalak prebenitzeko gidaliburuak aplikatzean.
    • Kontrol eta ikuskapen organoetan parte hartzea.
  • Familia Enpresa: Enpresa ondorengotzak eta familia protokoloak.
    • Aholkularitza ematea ondorengotza prozesuetan eta belaunaldi aldaketako prozesuetan.
    • Familia protokoloak diseinatu eta gauzatzea.
    • Estatutuak ondorengotza planetara eta familia protokoloetara egokitzea.
    • Holding eta ondare sozietateak eratzea.
    • Familia ondarea berregituratzea. Enpresariaren familia-ondare pertsonala babestea.
    • Aholkularitza ematea enpresa familiako kideen testamentuetan eta ezkontza itunetan.
    • Aholkularitza ematea enpresa-familiako kideen ezkontza krisietan.
    • Merkataritzako aholkularitza eta aholkularitza zibil eta fiskala ematea enpresa-familiako kideen jaraunspenak adjudikatzeko eta banatzeko prozesuetan.
  • Merkataritzako kontratuak: Aholkularitza ematea enpresaren jardueran ohikoak diren merkataritzako kontratuen idazketan, berrikuspenean eta, halakorik bada, negoziazioan.
    • Kontratazio baldintza orokorrak.
    • Merkataritza arloko kontratazioa: Zerbitzuak ematea, elkarlana, joint venture…
    • Arlo komertzialeko kontratazioa: banaketa, agentzia, hornidura, frankizia eta abarrekin lotutako kontratuak
    • Bankuen eta finantzen arloko kontratazioa: cash pooling, eragiketa sindikatuak, partaidetza maileguak…
    • Bermeen arloko kontratazioa: abalak eta fidantzak, hipoteka errealak eta higigarrietakoak, bahiak…
    • Nazioarteko kontratazioa.
  • Merkataritza arloko gai zehatzei buruzko txosten juridikoak egitea.
  • Auzi eta konkurtso aurreko aholkularitza.

Zer-nolako aholkularitza nahi duzu?

Informaziorik nahi baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu