AGEMek esperientzia handia du Euskal Herrian tradizio handikoa den makina-erremintaren sektorean.

Gure bezero ugarik makina-erremintaren sektorean eta/edo hari lotutako beste industria batzuetan dihardute. Horietako askok antzeko erronkei aurrera egin beharko diete:

  • Nazioartekotzea.
  • Jabetza industriala.
  • Merkataritza kontratazioa.
  • Aholkularitza estrategikoa eta ondorengotza planak.
  • Nazioarteko zerga sistema.
  • Eta abar.

Horretarako, sektore honetan eskarmentu handia duten profesionalak ditugu, bulegoko gainerako sailekin besoz beso lan egiten dutenak aholkularitza eskatzen diguten bezero ugariei diziplina anitzeko zerbitzua emateko.